|
|
Aguilar de Campoon (Palentzia) jaio zen, 1955eko abuztuaren 14an. Bartzelonako Unibertsitatean Zuzenbidean eta Historia Garaikidean lizentziatu zen (1972-1977). 1977. urtean ekin zion bere ibilbide profesionalari, Kataluniako UGT sindikatuaren lan-arloko abokatu-lanetan. 1984tik 2000. urtera bitartean, Lan eta Gizarte Segurantzako ikuskatzailea izan zen. 1989tik 1991ra, Amerika Latino eta Kariberako LANEk Liman (Peru) zuen Eskualde Bulegoan, Lan eta Lan Harremanen Zuzenbideko alboko kontseilaria izan zen. Ondoren, Espainiak Venezuela, Kolonbia eta Dominikar Errepubliketan zituen Enbaxadetako Lan eta Gizarte Gaietako kontseilaria izan zen (1994-1997). Kataluniara itzuli, eta 1997. urtean, Pompeu Fabra Unibertsitateko Zuzenbideko Fakultatean, Lan-arloko Zuzenbideko irakasle elkartua izan zen. 2001.etik 2004.era bitartean, Bartzelonako lan-arloko epaitegiko jurisdikzio-ordenako magistratu-lanetan ari zen. 2004ko urtarrilaren 20an, Lan eta Industria Departamentuko Lan Harremanetako Zuzendari Nagusi izendatu zuten, eta lan horretan eman zuen 2006ko azaroaren amaiera aldera arte. 2006ko azaroaren 29az geroztik Lan Departamentuko kontseilaria da. |